XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denbora apur bat har dezake konturatzen kartoi-harrizkoak ez direla.

Haatik, aldi berean, New Yorken sekula egon ez bada ere, ezagutzen du nolabait begien aurrean daukan hura guztia.

Nahiz eta bera konturatu ez den, filme eta telesailek, eleberri eta literatura lanek erantsia diote hiriaren ezagutza; ohartu ez bada ere, bereak ditu, barneratuak ditu bertako hainbat leku eta eskena.

Zeozer berria lehen aldiz ikustera baino, leku familiar batera etorri dela irudituko zaio.

Honetan behintzat, filmeek ez baitiote gezurrik.

New York zeluloideak agertzen duen modukoa da: gogor eta eztia, eskuzabal eta idorra, sentibera eta basatia.

Bisitari azkarrak, seguruenik, ez du hiriaren alde eztia, alde light eta turistikoa baizik ikusiko: Manhattaneko zenbait kale eta leku jakin.

Horietan ohi diren erosketak egin, ezinbesteko argazkiak atera eta Times Square, Dorre Bizkiak, Askatasunaren Estatua eta Wall Street bisitatuko ditu.

Denbora gutxi geldituko zaio South Bronx-era edo Manhattanen bertan dauden beste zenbait auzotara tipikoak hauek ere hurbiltzeko.

Bostgarren Abenidako Trump Tower dotorea bezain New York edo menturaz New Yorkago diren sagarraren beste puska hauek ikusi gabe, ordea, ezin esan New Yorkeko irudi osatua hartzen ahal denik.

EUROPATIK ETXEORRATZEN ERRESUMARANTZ

Zortzi ordu inguru ematen ditu hegazkinak Madril edo Parisetik New Yorkera iristen.

Gutxiago jakina Parisetik Concordez abiatuz gero.

Ordu diferentziari dagokionez, sei orduko aldea dago: esan nahi baita New Yorken gauerdia denean, Euskal Herrian goizaldeko seiak dira.

Aise egiten da Europatik New Yorkerakoa.